Podologia. Osasuna eta ongizatea zure oinentzat.

Andoainen eta Villabonan

Galdetu al diozu inoiz zeure buruari zenbaterainoko garrantzia duten zure oinek zure eguneroko bizitzan? OSAKINen, edozein gaitz podolologiko diagnostikatu eta tratatzen dugu, konfiantzaz eta erosotasunez ibil zaitezen.

ORDUAK:

Podologia
Gure Podologoa.

 Daniel Beltrán Rodríguez du izena eta Podologian graduatu da Sevillakoa Universidad de Sevilla. Euskal Herriko Podologoen Elkargoko kidea da, 477 zenbakia duena.

“Hozten zarenean, katarroa duzunean, familiako medikuarengana joaten zara, ezta? Edo traumatologoarengana hezur bat hausten duzunean. Eta oinean eritasun edo minen bat duzunean, nora jotzen duzu?,  Podologora, oinaren osasunean aditua denarengana.”

ZERBITZUAK:

  • Azazkalak moztu eta fresatzea
  • Hiperkeratosia (gogortasuna)
  • Helomak (kailuak)
  • Azkazal haragiztatuak
  • Papilomak (garatxoak)
  • Onikomikosia (onddoak azazkaletan)
  • Dermatomikosia (onddoak larruazalean)
  • Orpo pitzatuak
  • Ibileraren azterketa eta plantilak

Podologia oinari eragiten dioten gaixotasunak eta alterazioak aztertzen dituen osasun-zientzia da.

Osasun arloko profesionala da, oinetako edozein gaixotasun eta deformazioren prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua egiteko ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak dituena.

Podologoek giza gorputzaren egitura eta funtzioa ezagutzen dute, batez ere beheko gorputz-adarrena.

Era guztietako tratamendu podologikoak, farmakologikoak, prebentiboak eta/edo hezkuntzakoak diagnostikatzeko, adierazteko, egiteko eta ebaluatzeko gaitasuna eta trebetasuna dute, baita kirurgia podologikoak egiteko ere, beti pazienteen historia klinikoan oinarritua.

Kiropodologiako kontsultak: azazkaletako eritasun eta alterazio ungealen (azazkaletan) eta dermatologikoen (larruazalean) prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua.

Galdera gehiago badituzu, jarri gurekin harremanetan, telefono, WhatsApp, posta elektroniko edo harremanetarako formularioaren bitartez. Pozik lagunduko dizugu. 

Nahiago baduzu, deitu telefono honetara:

Ordutegia: 09:00etatik 20:00etara