This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Nutrizioa. Osasuna eta ongizate orokorra.
Andoainen eta Villabonan
OSAKINen, zure behar pertsonaletara egokitzen den nutrizio-zerbitzu integrala eskaintzen dugu. Gure dietista-nutrizionista taldea hemen dago elikadura orekatu eta osasungarri baterantz gidatzeko, ondo senti zaitezen.
ORDUAK:
- ANDOAIN: Astelehen 16:00-18:00 eta Ostegun 9:00-11:00
- VILLABONA: Astelehen, astearte eta asteazken 9:00-13:00 eta Ostiral 14:00-20:00
Nire izena Naroa Furundarena da eta Euskal Herriko Unibertsitatean burutu nituen Giza Nutrizioko eta Dietetikako ikasketak.
Ondoren Elikadura Jarduera Fisikoan eta Kirolean unibertsitate masterra egin nuen, hala ere, etengabe nabil ezagutzak zabaltzen eta eguneratzen.
ISAK 1 antropometrista ere banaiz, gorputz konposizioaren azterketa integrala egin ahal izateko.
ZERBITZUAK:
- Hezkuntza nutrizionala
- Pisu galera / pisu handipena
- Nutrizio klinikoa
- Kirol Nutrizioa
- Alergiak eta intolerantziak
- Gorputz konposizioaren azterketa
- Nutrizioa adin taldeka
- Elikadura barazkijalea eta beganoa
Galderen ebazpena
Zer da nutrizioa?
Nutrizioa, organismoak bizitzeko behar dituen substantzia guztiak (elikagaiak, gasak, etab.) barneratu, erabili eta hondakinak kanporatzea da. Digestio, arnasketa, zirkulazio, iraizketa eta sistema endokrinoaren funtzioak hartzen ditu bere baitan. Elikadura osasuntsu bat izatea (orotariko dieta eta orekatua, ariketa fisiko erregularrarekin konbinatua) osasun onaren funtsezko elementua da.
Zein da dietista-nutrizionista (DN)?
Dietista-nutrizionista unibertsitateko titulazioa duten osasun-profesionala da (diplomadunak edo graduatuak), elikaduran, nutrizioan eta dietetikan aditua, pertsona edo talde baten elikaduran esku hartzeko gaitasuna duena.
DN klinikoak pertsona osasuntsu edo gaixoen (kasu honetan, diagnostiko medikoaren ondoren) elikaduraren gainean jarduten du, kontuan hartuta premia fisiologikoak (edo patologikoak, hala badagokio), lehentasun pertsonalak, sozioekonomikoak, erlijiosoak eta kulturalak. Bestalde, osasun publikoko DN-ak osasunaren prebentzio eta sustapenean parte hartzen du.
ZER EGIN BEHAR DUT GALDERA GEHIAGO BADITUT?
Galdera gehiago badituzu, jarri gurekin harremanetan, telefono, WhatsApp, posta elektroniko edo harremanetarako formularioaren bitartez. Pozik lagunduko dizugu.